Ejercicio B2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Extraordinaria (2022)

Enunciado

B Aukera

Mugikorreko zaborra, jende askoren buruhaustea

1 Sakelako telefonoak dira informazioa elkarrekin banatzeko gehien erabiltzen diren gailu elektronikoak. Egunean

zehar argazki, bideo, mezu edo dokumentu asko jasotzen ditugu eta sakelakoan pilatzen dira zabor digitala

sortuz. Gizartearen erabateko digitalizazioak lan egiteko eta elkarrekin komunikatzeko moduak erabat aldatu

ditu. Duela urte gutxi arte, aurrez aurreko hizketaldiak, gutunak edota telefono-deiak informazioa emateko eta

5 jasotzeko bideak ziren. Nahiz eta honela izan den, gaur egun sakelako telefonoak bilakatu dira pertsonen artean

komunikatzeko tresna nagusiak, telefonotik telefonora deiak egiteaz gainera mezuak ere bidali ahal direlako.

Sakelako telefonoak 1 gehien erabiltzen diren gailu elektronikoak dira. Telefono mugikorrik 2 gabe egoteak kezka

sortzen du askotan. Abiadura oso azkarrean zabaltzen da informazioa bertan, eta mundu digitalean gertatzen

denetik kanpo gelditzeko beldurra du jendeak.

10 Batez ere, bideoak eta argazkiak sortzen eta partekatzen dira sakelakoetan, eta etengabekoa da eduki digital

horien joan-etorria. Besteren artean, gurasoak, lagunak, lankideak edota bikotekideak izaten dira hartzaile 3.

Ameriketako Estatu Batuetako Western Digital enpresak egindako ikerketaren arabera, astean hogei argazki eta

sei bideo sortzen dira batez beste. Jarraian, eduki digital horiek sakelako batetik bestera partekatzen dira,

etengabe. Neurtu ezin daitekeen irismena 4 lortzen dute, eta, ondorioz, zaborra ere izugarri sortzen da.

15 Kontuak horrela, kalera atera eta mugikorretan pilatzen den zaborraz galdetu diogu jendeari. Argazki eta bideo

“ergelak” jasotzen dituztela onartu dute denek. Ez dute eduki digitalak partekatzeko joera handirik, baina jaso,

“asko” jasotzen dituztela nabarmendu dute.

Whatsapp aplikazioa da berehalako mezu digital horiek bidaltzeko gehien erabiltzen den plataforma. Espazio

birtual horretan guztiak lekua duela eta ezerk ez duela espaziorik hartzen iruditu arren, errealitatea bestelakoa

20 da: konturatu gabe zabor digital handia pilatzen da, eta kaosa eta desordena erabatekoa da sakelakoetan. Ez al

zaizu zuri antzeko gauza bat gertatzen?

HABE Ikasbil aldizkari digitala, 2021/10/15 (MOLDATUA)

(1) Sakelako telefonoak: teléfonos móviles, de bolsillo. (2) Telefono mugikorra: teléfono móvil. (3) hartzaile: receptor. (4) irismena: alcance.

B2 ATALA — Testuaren ulermena

B2.3. Testuaren ulermena: Egia al da espazio birtualean guztiak duela lekua eta ezerk ez duela espaziorik hartzen? Azaldu zure erantzuna. [1 puntu]

Enunciado: Ejercicio B2.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Extraordinaria (Modelo A) 2022

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

B2.3. Testuaren ulermena: Egia al da espazio birtualean guztiak duela lekua eta ezerk ez duela espaziorik hartzen? Azaldu zure erantzuna.

Solución: Ez, ez da egia. Espazio birtualean guztiak lekua duela eta ezerk espaziorik hartzen ez duela iruditu arren, errealitatea bestelakoa da: konturatu gabe zabor digital handia pilatzen da sakelakoetan, eta horrek kaosa eta desordena erabatekoa sortzen ditu.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio A2.1 · Extraordinaria (Modelo D) 2022 ›

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza