Ejercicio A1.3 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2022
Tema: Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena · Del examen Ordinaria (2022)
Enunciado
A aukera
IKASLE KRITIKOAK? BAI ZERA!
1 Ikasleek konpetentziak garatzea eta pentsamendu kritikoa jorratzea zein garrantzitsua den behin eta berriz
azpimarratzen duten berberek kontrako norabidean diseinatzen dituzte hezkuntza planak. Espainiako Gobernuak
prestaturiko LOMLOE 1 lege proiektuak Filosofia ikasgaia baztertzen zuela bagenekien, baina azken zirriborroan
are handiagoa da sarraskia, lotsagarri murriztu dituzte Filosofia, Balio Etikoak eta Psikologia orduak. Orain Hego
5 Euskal Herriko gobernuek dute horri buelta emateko giltza.
LOMLOEren zirriborroak zioen Filosofiak DBHn hautazko ikasgai izateari utziko ziola –erabaki larria–, baina
Batxilergoan ikasturte bakarrean ez, bitan izango zela derrigorrezko. Letra txikia irakurtzea falta zen: ordu
gutxiago izango ditu ikasgaiak Batxilergoan, eta, beraz, praktikan ez da eskaintza handituko. Berdin Balio Etikoak
ikasgaiarekin: DBHn derrigorrezko izaten jarraituko duela saldu bazuten ere, azken zirriborroak azaleratu du
10 DBHko lau ikasturteetan ez, ikasturte bakarrean baino ez dela emango ikasgaia. Psikologia ikasgaia zuzenean
desagertuko da Batxilergoko bigarren mailako hautazkoen zerrendatik.
Hipokrisia 2 nabarmena da. “Konpetentzia pertsonal, sozial eta ikasten ikastekoa” eta “herritartasunerako
konpetentzia” dira zortzi konpetentzia nagusietako bi, ikasleek pentsatzen, gogoetatzen eta kritiko izaten ikastea
funtsezkoa dela diote aditu, agintari eta pedagogoek, egungo eta etorkizuneko erronkek ezinbestean beharko
15 dituztela pentsamendu autonomoa duten haur eta gazteak, baita aurreko pentsalariek utzi dizkiguten
hausnarketa eta begiradak ere, baina bestelakoa da diseinatzen den curriculuma, bestelakoak benetako helburu
eta asmoak.
Espainiako Gobernuak gutxieneko curriculuma zehazten du, baina Euskal Herriko administrazioek ez dute
filosofiaren aldeko apusturik egin izan. Unea da erakuts dezaten zer-nolako hezkuntza, zer-nolako herritarrak eta
20 zer-nolako etorkizuna bultzatu nahi duten.
Mikel Garcia, Argia aldizkaria, https://blogak.argia.eus, 2021/10/24 (MOLDATUA)
(1) LOMLOE: Ley Orgánica de Modificación de la LOE. (2) Hipokrisia: norberak benetan ez dituen sentimendu eta iritzien itxurak egitea.
A1.3.- Testua aintzat hartuz, eman hitz hauen sinonimo bana [1 puntu]:
a)
azpimarratzen (2. lerroa)
b)
hautazko (6. lerroa)
c)
derrigorrezko (9. lerroa)
d)
azaleratu (9. lerroa)
e)
nabarmena (12. lerroa)

Solución
Solución de AprenAI (no es la oficial)
azpimarratzen (2. lerroa)
Solución: nabarmentzen / goratzen / seinalatzen
hautazko (6. lerroa)
Solución: aukerako / aukerazko / hautagarri
derrigorrezko (9. lerroa)
Solución: nahitaezko / ezinbesteko / beharreko
Las soluciones de los 2 apartados que faltan y la explicación paso a paso son Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2022 · Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo D) 2022 ›
Más ejercicios de Lexikoa: sinonimoak testuinguruan eta eratorpena
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.2 · Ordinaria (Modelo A) 2022
- Ejercicio B1.3 · Ordinaria (Modelo D) 2022
- Ejercicio A1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio B1.2 · Extraordinaria (Modelo A) 2021
- Ejercicio A1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2021
- Ejercicio B1.3 · Extraordinaria (Modelo D) 2021