Ejercicio A.2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2021
Tema: Tema y resumen · Del examen Extraordinaria (2021)
Enunciado
Sare sozialetan egiten ditugun delituak
Sare sozialak egunero erabiltzen ditugu, eta asko; haien bidez, besteekin komunikatzen gara, iritziak trukatzen ditugu, argazkiak igotzen ditugu, informazioa banatzen dugu; eta, zoritxarrez, liskarrak ugari izaten dira. Jende askok burlak, irainak, kalumniak eta mehatxuak erabiltzen ditu politikariekin, futbol-jokalariekin, pertsonaia publikoekin edo lagunekin haserretzen direnean. Horiek guztiak delituak dira, bai bizitza fisikoan, bai eta Interneten ere, baina askok uste dute Interneten ez dagoela legerik, nahi dutena egin edo esan dezaketela, eta, sarritan, hilketa-mehatxuak ere gertatzen dira. Sare sozialetan horrelako gertaerak eta jokaerak oso zabalduta daudela kontuan izanik, komeni da jakitea ziberjazarpena edo ziberbullynga ere delitua dela. Ziberjazarpena ez dago tipifikatua zigor-kodean, baina ziberjazarpena egiteko erabiltzen diren teknikak edo jokaerak bai.
Delituak dira, esate baterako, aipatuko ditugun hauek: beste norbaitek igo duen argazkia edo esan duena komentatzea pertsona hori iraintzeko edo umiliatzeko; norbaiti idaztea, berdin dio zenbat urte dituen, jipoituko duzula edo inork ez duela maite esanez; Interneten inkesta bat sortzea norbaiten inguruan beste batzuek pertsona horri buruz gauza itsusiak esateko; norbaiten inguruan gezurrak idaztea; edota, beste norbaiten pasahitza erabiltzea, eta baimenik gabe bere kontu batean sartzea.
Zoritxarrez, jarrera eta ekintza horiek oso zabalduta daude gazte eta ez hain gazte direnen artean. Aipatu behar da horrelako ekintzak gazteek egiten dituztenean gurasoak direla haien jokaeren arduradun, eta norbaitek salatzen baditu, gurasoek ordaindu beharko dutela isuna. Delitua oso larria bada, legeak ezartzen dituen beste zigor batzuk jasan beharko dituzte gazteek: adin txikikoen zentroetan sartu, komunitatearen aldeko lanak egin…
Sare sozialen etorrerarekin, kuxkuxeroek eta jazarleek askoz errazago dute besteen bizitzetan sartzea. Jende askok sortzen ditu perfil faltsuak; hori ez da delitua; bai, ordea, beste baten argazkia jartzea guk erabiltzen dugun perfil faltsu horretan. Identitatea faltsutzearen delitua oso zabalduta dago, eta isun bidez edo bestelako kastigu baten bidez zigortzen da.
Elkarren artean komunikatzeko, asko erabiltzen dugu WhatsAppa, eta uste baino gehiagotan egiten ditugu delituak tresna horrekin ere. Norbaitek mezu pribatu batean esan diguna hirugarren pertsona bati birbidaltzen badiogu, delitua izango da bidali digun pertsonaren baimenik ez baldin badaukagu. Ezin dugu inor WhatsAppeko talde batean sartu bere baimenik ez baldin badaukagu, bere telefono-zenbakia eta argazkia taldeko beste partaideekin banatzen ariko garelako, eta hori ere intimitatearen aurkako delitua delako. Horrez gain, jazarpena egiten ariko gara norbaitek esaten badigu ez dituela gure mezuak jaso nahi eta guk behin eta berriro idazten badiogu.
Tresna guztiak ondo erabiltzen ikasi behar dugu, eta gazteei ondo erabiltzen irakatsi behar diegu. Hori zaintzen ez badugu, helduaroan arazoak izango dituzte, txikitatik uste izan dutelako egokiak direla egokiak ez diren hainbat jarrera.
Julen Linazasoro
Administrazioa euskaraz aldizkaria (HAEE-IVAP)
(moldatua)
A.2.1. GAIA ETA IDEIAK
GAIA: Aukeratu gai egokiena honako aukera hauen artean (0,5 puntu):
)
IDEIAK (1,5 puntu): Azaldu testuan agertzen diren ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.

Solución
Según los criterios oficiales de corrección
GAIA: Aukeratu gai egokiena honako aukera hauen artean (0,5 puntu):
Solución: a) Sare sozialen erabilera okerrak dituen arriskuak.
IDEIAK (1,5 puntu): Azaldu testuan agertzen diren ideia nagusiak eta bigarren mailakoak.
Solución: Ideia nagusiak eta bigarren mailakoak eskema baten modura edo perpaus-egiturekin azalduak, hala nola: - Sare sozialak oso erabiliak dira gaur egun, baina delitu asko egiten dira haien bidez (irainak, kalumniak, mehatxuak). - Jende askok uste du sarean ez dagoela legerik, baina ziberjazarpena edo delituak zigorgarriak dira. - Gazteen artean oso zabalduta daude jokabide horiek, eta gurasoak dira haien ekintzen erantzule legalak (isunak, zigorrak). - Profil faltsuak sortzea, besteen argazkiak baimenik gabe erabiltzea edo WhatsAppen mezu pribatuak zabaltzea ere delituak dira. - Tresnak ondo erabiltzen ikasi eta gazteei erabilera egokia erakutsi behar zaie.
La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium
Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.
‹ Ejercicio A.2.2 · Ordinaria 2022 · Ejercicio A.2.2 · Extraordinaria 2021 ›