Ejercicio B.1 - B.1.1 Iritzi-artikulua · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Tema: Artículo de opinión · Del examen Extraordinaria (2026)

Enunciado

Ez

Asko kostatzen zait ez esatea. Laneko proposamenen bat iristen zaidan aldiro, baietz esaten dut. Dena onartzen dut ezetz esaten ez dakidalako eta gero larri ibiltzen naiz denera iristeko. Estresa, frustrazioa eta nekea eragiten dizkit ezetz esan ezinak, eta, hala eta guztiz ere, baietz esaten jarraitzen dut. Eta bizitza pertsonalean, berdin: “Ez esaten badiot, lagun hori txarto sentituko da”. “Amari ezezkoa ematen badiot, neurekoia naizela pentsatuko du”. Eta, hala, egin nahi edo egin ezin ditudan gauzak egin behar izaten ditut.

Beste batzuei ez zaie ezer kostatzen ezetz esatea, eta etxean ikusten dut hori. Asko eskatzekoa da gure semea, eta gehienetan senarrak ez esaten dio. Nik, aldiz, gauza batzuei ezetz esaten diet, baina beste gauza batzuekin negoziatu egiten dut: “Lagun horren etxera lotara bazoaz, nagusia zarelako da, eta nagusiek logela garbitzen dute. Logela garbitu eta gero, emango dizugu baimena lagunaren etxera joateko”. “Nik ez dizut nahi duzun jostailu hori erosiko, baina zeure dirua daukazu itsulapikoan eta horrekin eros dezakezu. Erabaki behar duzuna da ea merezi dizun diru hori jostailu horretan gastatzeak”. Ez naiz dena baimentzen duten ama horietakoa, nik ere jartzen ditut mugak, baina ez zait gustatzen denari ezetz esatea. Batez ere, semeak ez hori jasotzeko arrazoirik eman ez badu.

Ez ditut ezezko asko jaso bizitzan. Baten bat bai, eta onartu dut, baina ez dut gogoratzen ez traumatikorik. Beraz, ez dakit nondik datorkidan ezetz esateko zailtasun hori. Chat GPTri galdetzea erabaki dut, eta hona hemen haren erantzuna: “Ez dituzu besteak mindu nahi, errudun sentitzen zara ezetz esaten; dena hain ondo egin nahi duzunez, ezetza porrotarekin lotzen duzu”. Adimen artifiziala izateko, erantzun ona eman dit.

Amaia Uribe

7K

(moldatua)

B ATALA: TESTU-EKOIZPENA

B.1 IDAZLAN NAGUSIA (gutxienez 180 hitz) (4 puntu)

B.1.1 Iritzi-artikulua

Amaia Uriberen artikulua irakurrita, ezetz esateko zailtasunei buruz hausnartzen ari zinela ikusi duzu zeuk ere arazoak dituzula, batzuetan behintzat, ezezkoa emateko. Zeure hausnarketak iritzi-artikulu baten bidez azaltzea bururatu zaizu.

Oharrak eta konbentzioak:

Iritzi-artikuluaren konbentzioak bete behar dira: izenburua eta egilearen izen-deiturak (betiere fikziozkoak) eman beharko dira, testua aldizkari edo egunkari batean argitaratuko balitz bezala.

Gutxieneko hitz-kopurua: 180 hitz.

Enunciado: Ejercicio B.1 - B.1.1 Iritzi-artikulua · Lengua Vasca y Literatura II PAU País Vasco Extraordinaria 2026

Solución

Según los criterios oficiales de corrección

B.1.1 Iritzi-artikulua: ezezkoa emateko zailtasunei buruzko iritzi-artikulua (gutxienez 180 hitz)

Solución: Iritzi-artikulu irekia (gutxienez 180 hitz). Egitura: Izenburua, egilearen izen-deiturak (fikziozkoak), sarrera/tesia, argudioak eta ondorioa.

La explicación paso a paso, hecha con IA, es Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

Ejercicio B.1.1 · Ordinaria 2026 ›

Más ejercicios de Artículo de opinión