Ejercicio B2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Tema: Testuaren ulermena eta ulermen zehatza · Del examen Ordinaria (2021)

Enunciado

B Aukera

Transmisio komunitarioaz

1 Euskararen transmisioaz ari garelarik familia bidezko transmisioa datorkigu burura, hau da: gurasoek seme-alabei

hizkuntza(k) irakastea. Transmisio hori etxean gauzatzen ohi da, umezaroan, eta haurrek mintzaira ama hizkuntzatzat

jasotzea du helburu. Hori hala gerta dadin, gurasoek euskaldunak izan behar dute, baitezpada.

Tradizioa duen hizkuntza transmisioaren kontzeptu horrek ikuskera jakin bat dakar: gurasoengandik seme-alabengana

5 doan eta goitik behera, bertikalki eta noranzko bakarrean heldu den hizkuntza ematea, non transmititzaileek, helduek,

jasotzaile hutsak diren haur hartzaileei hizkuntza irakasten baitiete.

Gure artean, halere, hizkuntza transmisioaren ideia hori dagoeneko pitzatzen 1 hasia da, hiztun komunitateak dituen

ezaugarriei eta beharrei erantzuteko egokia ez delakoan. Izan ere, euskararen transmisioaren adiera horrek haur euskaldun

gehienen familiak bazter uzten ditu, euskara ez dakiten baina haur euskaldunak hazten ari diren gurasoentzako diskurtso

10 egokirik eratu ezinik. Berebat, transmisioaren ideia horrek haurrak hiztun bilakatzeko prozesuari eragiten dioten alderdi

funtsezko anitz ikusezin uzten ditu, haurren egintzailetasuna edo agentzia, kasu; haurrak ez baitira hizkuntzaren jasotzaile

pasibo hutsak, mintzairaren egoeran subjektu aktiboak baizik.

Izan ere, haurrak euskaldun hazteko bidean familiaz harago gizarte harremanek eta erakundeek ere jokatzen dute (auzo-

komunitate hurbileko harreman sareek, eskolak eta hezkuntza arloko bestelako erakundeek, aisialdi antolatuak, gizarte

15 elkarteek, hedabideek...); ama hizkuntza sendo transmititzea ez baita etxeko transmisioa. Beraz, hizkuntza transmisio sozial

hori gizarte bizitzak bermatzen du belaunaldien arteko eta haur belaunkideen arteko elkarrekintzetan. Hizkuntza transmisio

sozial horren xedea haurrak (mintzaira hori ama hizkuntza izan ala ez) komunikazio gaitasun egokia eskuratzea da; hots,

hiztun taldeko kide gaitua bilakatzea. Hori horrela, gurasoen hizkuntza gaitasuna ez da abiapuntuko baldintza, nahiz haurra

hiztun bilakatzeko bidean familiari egiteko garrantzitsua aitortu.

20 Belaunaldi berriak euskaraz jabetu eta euskaldun bilakatzea prozesu orohartzailea edo holistikoa da, familiara mugatzen

ez dena eta eskolan soilik nekez gauza daitekeena. Hiztun bilakatzea elkarrekintza kontua da, hizkuntzaz jabetze hutsa baino

gehiago. Hala bada, hizkuntza transmisio komunitarioaz mintzatu beharko genuke, orain kontzeptu hori ere pandemiak

bahiturik izanen ez balu.

Paula Kasares, Berria, 2020/11/25

(1) pitzatu: arraildu; zentzu metaforikoan: galdu, desagertu, ezbaian jarri.

B2. ATALA

B2.1.- Ulermen zehatza. Zer esan nahi du autoreak ondoko bi pasarte hauetan? (3-4 lerrotan bakoitza) [2 puntu]

a)

«Gure artean, halere, hizkuntza transmisio ideia hori dagoeneko pitzatzen hasia da,...» (7)

b)

«Hiztun bilakatzea elkarrekintza kontua da,...» (21)

Enunciado: Ejercicio B2.1 · Lengua Vasca y Literatura II PAU Navarra Ordinaria (Modelo D) 2021

Solución

Solución de AprenAI (no es la oficial)

«Gure artean, halere, hizkuntza transmisio ideia hori dagoeneko pitzatzen hasia da,...» (7)

Solución: Egileak adierazi nahi du familia bidezko eta goitik beherako hizkuntza transmisioaren ikuspegi tradizionala kolokan edo ezbaian jartzen hasi dela gure gizartean. Eredu klasiko hori ez da nahikoa egungo errealitateari erantzuteko, euskaldun ez diren familiek ere haur euskaldunak hezten dituztelako eta haurra hartzaile huts pasibotzat hartzen duelako.

La solución del apartado que falta y la explicación paso a paso son Premium. Premium

Resuélvelo aquí mismo: corrección automática, pistas y solución paso a paso.

‹ Ejercicio B2.3 · Ordinaria (Modelo A) 2021

Más ejercicios de Testuaren ulermena eta ulermen zehatza